viernes, 3 de abril de 2009

Minority Report

Philip K. Dick-ek idatzitako Minority Report ipuina eta ipuinean oinarritutako filma irakurri eta ikusi ditugu.
Liburuko narratzailea orojakilea da eta filmean bukaeran pertsonaia nagusiak narratzaile lana egiten du . Ipuinean lekua ez da gehiegi zehazten nahiz eta detaile batzuengatik guk pentsatu Amerikan daudela.Ipuinean oso deskribapen gutxi egiten dira. Filmean ,berriz, lekuak oso zehatzak dira eta argi dago Amerikar gizarteaz ari dela.Denborari dagokionez, ipuinean ez da urterik aipatzen baina filmean bai. Ipuineko pertsonaia guztiek ez dute parekorik filmeko pertsonaietan. Filmean, pertsonaia batzuei izena aldatzen zaie, beste batzuen itxura oso desberdina da eta ez dira ipuineko guztiak filmean agertzen eta filmeko guztiak ere ez ipuinean. Bai ipuinak bai filmeak erakutsi nahi digute gizarte teknologiko batek gizakiarengan izan dezakeen eragina. Zehazki esanda, gizarte teknologiko bat izan daiteke gizarte kontrolatzaile bat. Gelan aipatu dugun bezala,gaur egun gizakiak teknologiari esker gauza onak lortzen ditu, baina bestetik zenbait arrisku izan ditzake . Mobileko eta messengerreko elkarrizketei esker guri buruzko informazioa lor daiteke eta erabileraren arabera askatasuna murriztu egin daiteke. Beraz Philip K.Dick-ek arrazoia dauka hainbat gauzetan.



Nerea eta Naiara

2 comentarios:

elisabet dijo...

guk uste dugu nahiko ongi daukazuela kritika.

elisabet dijo...

guk uste dugu ere nahiko ondo dagoela besterik gabe
aupa eliii