Philip K Dick-en Minority Report ipuina irakurri dugu, eta ondoren ipuinean oinarritutako filma ikusi dugu. Ipuinetik filmera gauza asko aldatzen dira, adibidez ipuinean barneko langile bati buruz hitz egiten da eta filmean hainbat kasu daude; zehazki hiru. Ikuslearen arreta mantentzeko azaltzen digute kasu bat baino gehiago. Ipuinean narratzailea omnieszentea da eta filmean narratzailea pertsonaia da filmaren bukaeran ikusten den bezala. Ipuinean ez da lekua zehazten baina detaile batzuei esker EEUU-etan dagoela jakin dezakegu. Filmean lekuak oso zehatzak dira eta argi dago Amerikako gizarteari buruz hitz egiten dela.
Ipuinaren eta filmearen gaia gizarte teknologiko batek izan ditzakeen eraginak dira, hau da, mutanteek ematen dituzten erantzunek eragin onak izan ditzakete, baina bai filmean eta bai ipuinean somatzen da sistemak akatsak izan ditzakeela. Guzti honen ondorioz, preso hartu dituzten pertsona batzuek ez dakigu errugabeak diren ala ez. Ez daukagu ziurtasun osorik.
Ipuina eta filma interesgarriak izan dira. Gelan asko hitz egin dugu gai honetaz, hau da, teknologia zenbat eta aurreratuagoa izan gizakiok askatasun gutxiago izan dezakegula. Gure eguneroko bizitzako teknologiak (mugikorra, ordenadorea, kreditu txartelak, etab.) alderdi onak ditu baina alderdi txarrak ere izan ditzake egiten den erabileraren arabera. Jakin dezakete eta zer erosi dugun, non gauden etab.
Gari eta Iurgi
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
2 comentarios:
nahiko motza da bana ondo dagoo
aupa elii
Nahiko ondo dago zuen kritika.Ainhoa eta Ioritz
Publicar un comentario