Philip.K.Dick –en Minority report ipuina irakurri dugu eta ipuinean oinarritzen den filme bat ikusi dugu.
Ipuinean ez da akzio gehiegirik ikusten, Prekimen erakundean lan egiten dutenez zentratzen dira, ez dute detailerik ematen krimenei buruz. Filmean, berriz, akzio gehiago ikusten da eta filmea hasten da beren lanaren adibide zehatz batekin.
Filmeko eta ipuineko pertsonaia batzuk ezberdinak dira,adibidez, Anderton(protagonista) ipuinean zaharra da eta jubilatzeko asmotan dago eta filmean, berriz, gaztea da.Mutanteak ere nahiko ezberdinak dira, ipuinak deforme bezala deskribatzen ditu,eta filmean, berriz, pertsona arruntak dira.
Ipuinean ez da zehazten zein urtetan gertatzen diren gertaerak. Filmeko ekintzak, aldiz, 2054an gertatzen dira eta narratzaileak bukaeran dioenez sei urte iraun zuen Prekrimen erakundeaK. Hori jakinda, 2048an Prekrimen erakundea hasi zela lanean dakigu. Bestalde, filmean mundu teknologikoa nolakoa den ikus dezakegu, etxeak nola dauden dekoratuak, dendetan erosten dituzun gauzak gordeta gelditzen direla... Ipuinean, berriz, ez da detailerik ematen , ez digu ezer erakusten, ez dira deskribapenak egiten ; pertsonaietan zentratzen dira.
Philip.K.Dick-ek ipuinaren bitartez erakutsi izan nahi diguna da, teknologia ona eta txarra izan daitekeela. Prekrimenek erabiltzen duen teknologia alde batetik ona da krimenak ekiditeko.Baina, beste aldetik, txarra izan daiteke pelikulan agertzen den gizartea oso kontrolatua egon daitekeelako.
Gaur egun guk erabiltzen ditugun teknologiak(mugikorrak, internet...) ere kontrolatzaileak izan daitezke, eta erabileraren arabera guk ere Philip.K.Dick-en zalantzak izan ditzakegu gure askatasunari buruz.
Iker eta Maialen
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
1 comentario:
Ioritz eta Ainhoa esaten dute oso kritika ona dela, gauza batzuk oso zehaztuak daude. Guretzako zuen kritika asko gustatu zaigu 8 bateko da.
Publicar un comentario