Philip k.Dick- en Minority Report ipuina irakurri eta honetan oinarritutako filmea ikusi dugu. Filma eta liburua ez dira gauza berdinak. Pelikula liburua baino hobeto ulertzen da. Liburuan gauza batzuk esaten dituzte eta pelikulan beste batzuk ikusten dira; Anderton filmean oso argala eta gaztea da, eta liburuan, berriz, potoloa eta burusoila, mutanteak liburuan deformatuak eta aulki batean lotuak agertzen dira, eta filmean, berriz, piszina batean etzanda. Lekuak ipuinean ez dira deskribatuak agertzen.
Ordenagailuen bitartez gertatuko dena ikusten dute Prekimen bulegoetan. Ordenagailuek mutanteei esker badakite zer ordutan eta noiz gertatuko den krimena. Baina batzuetan ordenagailuak eta mutanteak konfunditu daitezkeela ematen du eta ondorioz arazoak sor daitezke.
Philip k.Dickek ipuin honen bitartez esan nahi diguna da tekonologia ona izan daitekeela, baina zenbait erabilera oso arriskutsuak izan daitezkeela.Egunero erabiltzen ditugun tresnak(mobila, ordenagailua, MP3...) oso onak dira baina agian beraiengatik askatasuna gal dezakegu.
Eñaut eta Marina
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
1 comentario:
kaixo:
ondo dago kritikaa
aupa elii
Publicar un comentario