Filme hau asko gustatu zait arrazismoa eta nazismoaz hitz egiten duelako. Ez nuen uste hainbeste gustatuko zitzaidala.
Filme hau ikustera bultzatuko zintuzket zeren nire iritzirako oso gai interesgarria tratatzen du. Pelikulan irakatsi egiten dizute arrazista izatea tontakeria bat dela eta denok ondo eraman behar garela, bai beltzekin, bai gure artean. Beltza izan edo zuria izan berdin du, denak berdinak garelako eta kolorea gutxiena delako.
Beste gauza bat ere irakasten dizu: delito bat egiten duzunean (hilketak, lapurtu, beltzekin borrokatu...), hori egin eta gero, zigor bat edukiko duzula.
Bestalde, filmean denbora oso ondo adierazita dago zeren gertatutako gauzak, hau da, iraganean izandako gertaerak kontatzen hasten da txuri beltzean eta orainean pasatzen diren gauzak kolore normalean.
Amaitzeko bukaera ez nuen espero, eta oso gogorra dela iruditzen zait niri. Baina hori zuek ikusi beharko duzue...
Hodei Turrillas
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario